Dokumentazioa
Bake-prozesuaren kronologia
Erredakzioa
2011ko urriaren 20a: ETAk indarkeria behin betiko utzi zuela jakinarazi zuen. Alabaina, iragarpen historiko horren aurretik eta ondoren beste gertakari esanguratsu gehiago izan dira.
2010EKO GERTAKARIAK
"Eraso ekintza armaturik" ez egitea erabaki du ETAk
2010eko irailaren 18a:
ETAk esku hartzeko eskatu dio nazioarteari
2010eko irailaren 30a:
Bitartekariek behin betiko su-etena eskatu diote berriro ETAri
2010eko urriaren 17a:
Otegi: 'Estrategia independentista eta indarkeria bateraezinak dira'
2010eko azaroaren 12a:
Brian Currin: 'ETAk su-eten bat iragarriko du Gabonak baino lehen"
Otegi: 'Indarkeria ukatzen dugu proiektu politiko bat inposatzeko'
2010eko azaroaren 27a:
'Legearen araberako' alderdia iragarri du ezker abertzaleak
2011KO GERTAKARIAK
2011ko urtarrilaren 10a:
ETAk su-eten 'iraunkor, orokor eta egiaztagarria' iragarri du
2011ko otsailaren 20a:
Dozenaka mila pertsona Bilboko kaleetan, Sorturen legalizazioaren alde
ETAko ustezko buruzagi militarra atxilotu dute
2011ko martxoaren 23a:
Gorenak galarazi egin du Sortu hauteskundeetara aurkeztea
2011ko martxoaren 27a:
ETA egiaztatze 'informal' bat onartzeko prest agertu da
2011ko martxoaren 31a:
Sortu ETAren 'mozorro berria' dela adierazi du Gorenak
2011ko apirilaren 1a:
Aldeko epaileen ustez, sinesgarria da Sortu ETAtik aldendu izana
2011ko apirilaren 2a:
Milaka pertsona bildu dira Bilbon Sortu legeztatzearen alde
2011ko apirilaren 28a:
ETAk xantaiaren amaiera iragarri die enpresaburuei
Dokumentazioa: ETAren xantaia, azken 40 urteetan
2011ko maiatzaren 5a:
Bilduri hauteskundeetara aurkezteko baimena eman dio Konstituzionalak
2011ko maiatzaren 22a:
Bildu bigarren indarra da EAEn, EAJren atzetik
2011ko ekainaren 27a:
Dokumentazioa: Bateragune auzia
2011ko uztailaren 7a:
Eneko Gogeaskoetxea, ETAko ustezko buruetako bat, atxilotu dute
2011ko uztailaren 8a:
Ezker abertzalea: 'Borroka armatuak ez du balio'
2011ko irailaren 5a:
Urtebete ETAk atentatuak bertan behera utzi zituela
2011ko irailaren 16a:
10 urteko kartzela-zigorra Otegirentzat, ETAko kidea izatea leporatuta
2011ko irailaren 23a:
ETAko presoen kolektiboak Gernikako Akordioarekin bat egin du
2011ko irailaren 28a:
ETAren su-etena egiaztatzeko batzordea sortu dute
2011ko irailaren 29a:
Lehendakariak presoak hurbiltzea proposatu du 'adostasunerako itunean'
2011ko urriaren 1a:
Ekin erakundeak bere desegitea iragarri du
ETA Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekin elkarlanean arituko da
2011ko urriaren 17a:
ETAri bukatzeko eta gobernuei elkarrizketa eskatu die Konferentziak
2011ko urriaren 20a:
ETAk jarduera armatua betirako amaitu duela iragarri du adierazpen historiko batean
2012KO GERTAKARIAK
2012ko urtarrilaren 27a:
Presoak hurbiltzeko eta ezker abertzalea legeztatzeko eskatu zion Patxi Lopez lehendakariak Mariano Rajoyri, Moncloa Jauregian egindako bilera batean.
2012ko urtarrilaren 27a:
ETAk berriro atentaturik egiteko asmorik ez duela egiaztatu du Nazioarteko Egiaztatze Batzordea-k
2012ko otsailaren 26a:
2012ko maiatzaren 9a:
‘Bateragune auzia’: Auzitegi Gorenak Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto espetxean mantentzea erabaki du
2012ko ekainaren 3a:
2012ko ekainaren 10a:
ETAko presoen eta errefuxiatuen eskubideak defendatzen zituen Askatasuna erakundeak desegin egin dela jakinarazi du
2012ko ekainaren 15a:
Segi ezker abertzalearen gazte erakundeak desagertzeko erabakia hartu duela jakinarazi du
2012ko ekainaren 16a:
ETAren, GALen eta Poliziaren biktimak, lehenengoz batu dira eta adostutako testu bat sinatu dute, Glenncree ekimenaren baitan
2012ko ekainaren 21a:
Auzitegi Konstituzionalak Sortu alderdia legezkotzat jotzea erabaki du, 6 aldeko eta kontrako 5 botorekin.
2012ko ekainaren 22a:
Consuelo Ordoñez Valentin Lasarte ETAko presoarekin bildu zen Zaballako (Araba) espetxean. Barne Ministerioak abian jarritako gizarteratze planaren baitan kokatzen dira topaketa horiek.
2012ko irailaren 27a:
ETAk elkarrizketak hasteko eskatu zien Espainiako eta Frantziako Gobernuei, "zauriak sendatzeko" garaia iritsi dela esan zuen, eta ezker abertzaleari "akatsak eta hutsuneak" gainditzeko galdegin zion.