Itxi

Iruzkina

Zelenskik laguntza gehiago eskatu du AEBn

Felipe Etxebarria

Ukrainako presidenteak aitortu duenez, "elkarrizketa gogorrak" izan ditu Ganberako ordezkariekin eta senatariekin. Izan ere, Alderdi Errepublikakoko goi mailako buruzagi batzuk Ukrainari laguntza militar gehiago ematearen aurka daude.

Washingtonera egin duen bidaian, Ukrainako presidenteak arma gehiago eskatu du AEBko Kongresuan izandako elkarrizketetan. Baina Alderdi Errepublikanoko buruzagi batzuk laguntza militar gehiago ematearen aurka azaldu dira. 

Capitol Hillera egindako bisitaldiaren ondoren, Volodimir Zelenski presidente ukrainarrak aitortu duenez, "elkarrizketa gogorrak" izan ditu Ganberako ordezkariekin eta senatariekin. Izan ere, Alderdi Errepublikakoko goi mailako buruzagi batzuk Ukrainari laguntza militar gehiago ematearen aurka daude. Hori gertatuz gero, Chuck Schumer buruzagi demokratak horren ondorioei buruz ohartarazi du: "Zelenskik esan digunez, Ukrainak ez badu laguntza gehiagorik hartzen, Errusiaren aurkako gerra galduko du".

Kongresura joan baino lehen Zelenski AEBko presidentearekin Etxe Zurian elkartu da. Joe Bidenek Ukrainari emateko beste laguntza pakete bat onartzeko eskatu dio Kongresuari. Kasu honetan 24.000 miloi dolarrekoa (22.500 miloi euro). Baina Alderdi Errepublikanoko sektore batzuetan dagoen erresistentzia gainditu behar du, alderdi honek baitu gehiengoa Ordezkarien Ganberan. Batez ere alderdi honetako mutur kontserbadoreenak dioenez, diru hori hobeto egongo litzateke Estatu Batuetako hegoaldeko muga segurtatzeko.

J.D. Vance senatari errepublikanoak X Plataforman (lehen Twitter) mezu hau jarri du: "Mugarik gabeko laguntzarekin ari gara gerra hau ordaintzen. Nahikoa da". Zelenski heldu baino lehen, Ordezkarien Ganberan Kevin McCarthy  errepublikanoak iragarri duenez, zera eskatu dio Ukrainako presidenteari: "Ukrainaren garaipenerako plan bat" aurkezteko.

Baina, errepublikano batzuk laguntza ematearen alde ere badaude. Ganberan, Michael McCau atzerrirako batzordeko presidenteak Ukrainarentzat laguntza gehiago  mermatu dio Zelenski presidenteari.

Irismen handiagoko koheteak eskatzen ditu Ukrainak 

ATACMS tipoko jaurtigaiak dira, aire defentsarako 300 kilometroko irismena dutenak. Orain arte Estatu Batuek mota honetako armak emateko mesfidantza izan dute, erasoak Errusiako lurrean egiteak izango lituzken ondorioengatik.