Analisia
Ekonomia dolarizatzearen arriskuak Argentinarentzat
Felipe Etxebarria
90eko hamarkada hasieran, antzeko neurri bat hartu zen atzeraldi ekonomikoari eta inflazioari aurre egiteko. Orduan, Gobernuak pesoa dolarrarekin parekatu zuen: peso bakoitzeko, dolar bat trukean. Politika hori bertan behera utzi zuten 2002an, krisi ekonomiko ikaragarria eragin zuelako.
Argentinan pesoa monetaren ordez dolarra ezartzea izan da Javier Milei hauteskundeak irabazi dituen ultraliberlak egindako agindu erradikalenetarikoa. Helburua ekonomia egungo egoera negargarritik ateratzea da. Izan ere, Hego Amerikako bigarren herrialdeko inflazioa % 140 izateaz gain, nekazaritza ekoizpena asko murriztu da azken hiru urteetako lehorteen ondorioz.
Ba ote du zentzurik Argentinan dolarra ezartzeak?
90eko hamarkada hasieran, antzeko neurri bat hartu zen atzeraldi ekonomikoari eta inflazioari aurre egiteko. Orduan, Gobernuak pesoa dolarrarekin parekatu zuen: peso bakoitzeko, dolar bat trukean. Politika hori bertan behera utzi zuten 2002an, krisi ekonomiko ikaragarria eragin zuelako eta deposituak bankuetatik ateratzeko zeuden oztopoen aurka izandako protesten aurrean.
Hala ere, Mileik urrunago joateko asmoa dauka. Banku Zentrala ezabatu, eta ekonomia "dolarizatu" nahi du. Horrek esan nahi Argentinako moneta politika Washingtonen egingo dela, Buenos Airesen egin ordez.
Hor dagoen arazo handi bat hau da, Estatu Batuetako ekonomia eta Argentinakoa oso ezberdinak direla. Batentzat ona dena, bestearentzat txarra izan daiteke.
Neurri honekin Argentinak amore emango lioke interes tipoak zehaztu eta moneta debaluatzeko ahalmenari.
Beste arazo bat dolarrak nondik lortu izango litzateke; izan ere, Argentinako Banku Zentralak ez du dolarrik bere erreserbetan. Mileik maileguan eskatuko lizkioke Nazioarteko Diru Funtsari, baina Argentinak 44.000 miloi dolarreko zorra dauka dagoeneko erakunde horrekin. Gainera, Nazioarteko Diru Funtsak zalantzak ditu neurri hori epe laburrean ezartzeari buruz, aldez aurretik pesoa oraindik gehiago debaluatu beharko litzatekeelako eta, ondorioz, oinarrizko produktuen prezioak gehiago igoko liratekeelako oraindik.
Dolarra ezartzeak atzera bide zaila izango luke, Washingtongo Ekonomia eta Politikarako Ikerkuntza Zentroko ekonomialarien arabera. Neurri suizida izango litzateke. Gainera, Mileik ongizate estatuaren gastuak murriztuko dituela agindu du, hezkuntza eta osasun politika pribatizatuz. Erreforma horiek biztanle talde txiroenak joko lituzkete gogorren.