Kargatzen...
Itxi

Aste Nagusia 2012

Haurtxoek eta helduek topera disfrutatu dute balearen desfilean

Erredakzioa

Ikuskizunak hamargarren edizioa bete du eta milaka pertsona erakarri ditu Bilboko hirigunera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Etxeko txikiek, eta ez hain txikiek, topera disfrutatu dute balearen desfilean. Baly eta lagunen joan-etorria  Bilboko Aste Nagusiko ekitaldi nagusien artean dago, eta aurten, gainera, hamargarren edizioa bete du.

Horrez gain, haurrek beste interesgune bat izan dute igandean, Txikigunea ireki baitute. Batez beste, 5.000 ume espero dituzte egunero, iaz, 60.000 bisitatik gora izan zituzten.  Aurreikuspenek diotenez, litekeena da aurten kopuru hau gainditzea.

Segurtasuna bermatzea

Bilboko Udaltzaingoak hiri guztira hedatuko den 400 udaltzainez osatutako segurtasun operazio berezia antolatu du Aste Nagusirako. Dena den, agenteek jendetza gehien egongo diren lekuak zainduko ditu batez ere.

Modu horretan, hiritarren segurtasuna bermatzen duten agente-patruilak errefortzatuko dituzte Areatzan, Plaza Biribilan, Campo Volantin pasealekuan, Etxebarria Parkean, kontzertuak egiten diren Abandoibarra eta Karola Gunean, zezen plazan, Indautxun, Moyua Plazan, etab., Udalak azaldu duenez.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)