Itxi

Otegiren barkamen eskaera

Urizar: 'Bilduk ez du zertan barkamenik eskatu'

Erredakzioa

EAko idazkari orokorraren hitzetan, EH Bilduk ez du akats demokratikorik. ''Lau alderdik osatzen dute, eta Otegi horietako baten bozeramaile ohia da. Horren izenean hitz egiten du'', azaldu du.

Peio Urizar, EAko idazkari orokorra. EFE

EH Bilduk ''ez du zertan'' Arnaldo Otegiren hitzak bere egin, ezta barkamenik eskatu ere, Pello Urizar EAko idazkari orokor eta EH Bilduren legebiltzarrerako hautagaiaren hitzetan.

Horren ildoan, Laura Mintegiri eta Bilduri ''beraiei ez dagokien kontu bat'' leporatu nahi izatea egotzi die Patxi Lopezi eta Rodolfo Aresi.

Radio Popular irrati katean egin dituen adierazpenetan, Urizarrek azaldu du Bilduk ez duela zertan inoren hitzik bere egin, ezta barkamenik eskatu, printzipioz ez duelako inongo akats demokratikorik.

''Lau alderdik osatzen dute EH Bildu, eta Otegi horietako baten bozeramaile ohia da. Formazio horren izenean hitz egiten du'', azaldu du.

Albisteak (5)