Iruzkina
Chavezen garaipena, bolivariarren garaipena
Jesus Torquemada
Erredakzioa
Latinoamerikako bloke ezkertiarra sendotu egin dela esan nahi du. Kuba, Venezuela, Bolivia, Ekuador eta Nikaraguak osatzen duten talde horrek pisu politiko garrantzitsua du kontinentean.
Hugo Chavezen hauteskunde garaipenak Latinoamerikako bloke ezkertiarra sendotu egin dela esan nahi du. Kuba, Venezuela, Bolivia, Ekuador eta Nikaraguak osatzen duten talde horrek pisu politiko garrantzitsua du kontinente horretan.
Kuban izan ezik, ezker hori ez da marxista, populista baizik, baina edozein kasutan, herrialde horietan ezkerraren ohiko gizarte politikak egiten ari dira.
Venezuelaren kasua da nabarmenena. Chavezek petrolioaren dirua erabiltzen du pobreenei gizarte laguntzak emateko. Laguntzak murriztu ordez, handitu egiten ditu. Egia da horrek dependentzia politikoa sortzen duela, jende askok Chavezen alde bozkatzen duela dirua ematen dielako. Ados, baina zergatik ez zuen gauza bera egin Chavezen aurretik agintean izan zen klase politikoak? Zergatik ez zuten petrolioak ematen duen dirua pobreenei laguntzeko erabili? Chavez azkarragoa izan da, eta boterean jarraitzea ziurtatu du.
Eta Chavezen garaipenaren ondorioetako bat da Correa ekuadortarrak otsaileko hauteskundeetan egoera hobea izango duela. Eta Raul Castro kubatarrak Chavezek egunero oparitzen dizkion ehun mila petrolio kupelak jasotzen jarraituko duela.
Venezuela da ezkerreko blokearen giltza; Chavezen erortzeak iraultza bolivarianoaren amaiera ekarriko luke. Bere garaipenaren ondoren, Latinoamerikan pixka baterako dago ezker populista.