Itxi

Iruzkina

Siriako gerra geldiezina da

Jesus Torquemada

Erredakzioa

Siriako gerrak martxan jarraituko du. Litekeena da lau egun hauetan zertxobait lasaitzea, baina ez dago inongo ekimen seriorik, ez barruan ezta kanpoan ere, gerra hori amaitzeko.

Sirian, apirileko su etenak huts egin zuen. Eta are zailago izango da oraingoa aurrera ateratzea, egoera okerragoa delako.

Apirileko suetena garai hartan Nazio Batuen Erakundeko bidali berezia zenak bultzatu zuen, Kofi Annanek. Bere eta nazioarteko erakundearen izen ona arriskuan jarri zituen. Esfortzu garrantzitsua izan zen, eta bai Gobernuak baita oposizioko talde gehienek ere zin egin zioten Annani suetena errespetatuko zutela. Gezurra esan zuten. Izan ziren operazio militar gutxiagoko egunak, baina ez zen inoiz erabateko lasaitasunik izan, eta berehala itzuli ziren lehengora.

Oraingo suetena Lakdar Brahimi Nazio Batuetako egungo ordezkariaren bisitaren ondoren etorri da. Ez du lehengoak bezain asmo handirik, lau egunerako besterik ez da, Arkumearen Festak irauten dituenak, musulmanen egutegi erlijiosoko festa garrantzitsuenak. Matxinoen talde guztiak ez daude ados: Al Nusra, Al Qaedarekin lotura duenak, esan du dagoeneko ez duela errespetatuko. Armadak, Bashar El Assad presidentearekiko fideltasunez, betikoa esan du: eraso bati erantzuteko edo matxinoentzako armen horniketa eragozteko eskubidea beretzat gordetzen duela.

Laburbilduz, Siriako gerrak martxan jarraituko du. Litekeena da lau egun hauetan zertxobait lasaitzea, baina ez dago inongo ekimen seriorik, ez barruan ezta kanpoan ere, gerra hori amaitzeko.