Iruzkina
Palestinarren misilak Tel Aviv hirira iritsi dira
Jesus Torquemada
Badirudi Gazako palestinarrek Tel Aviveraino iristeko ahalmena duten misil iraniarrak dituztela euren esku, eta hori psikologikoki oso gogorra da israeldarrentzat.
Gazatik palestinarrek atzo botatako misilak Israelgo hiririk garrantzitsuena den Tel Aviv kanpoaldea jo zuen atzo. Horrek goitik behera aldatzen du oreka estrategikoa.
Orain arte, Gazako palestinarrek etxean egindako koheteak zituzten, irismen eskasekoak eta indar txikikoak. Haiek nahikoak ziren Israel hegoaldean bizi diren miloi erdi herritarrek babesa bilatu beharra izateko edo noizean behin hildakoren bat eragiteko, atzo Kiryat Malajin gertatu zen bezala.
Orain, ordea, badirudi Gazakoek Tel Aviveraino iristeko ahalmena duten misil iraniarrak dituztela euren esku eta hori psikologikoki oso gogorra da israeldarrentzat. Tel Aviv hiriak hondartzak ditu eta gazte-giroa sumatzen da kalean, ez du beraz, zerikusirik Jerusalemenek duen giro serio eta erlijiosoarekin. Tel Avivi hiri aurrerakoia da, bertan sortu zen Israelgo Suminduen mugimendua, homosexualek askatasuna duten Ekialde Hurbileko hiri bakarra da eta palestinarrekin bakea lortzearen alde manifestazio handiak egin izan dira bertan.
Tel Aviventzat Siriako gerra edo Zisjordaniaren okupazioa oso urrun geratu izan dira, orain arte behintzat. Sirenak jotzen hasten badira eta Tel Aviveko herritarrak babeslekuetara joan beharrean badaude, ordea, orduan amaituko dira dibertsio kontuak eta baita Tel Aviveko giroa ere.