Cargando...
Itxi

Martxoaren 3ko sarraskia

1976ko martxoaren 3an hildako bost langileak

EITB.EUS

2021/07/02

Espainiako Poliziak militarrak modu indiskriminatuan egin zuen tiro langileen asanbladaren kontra: bost behargin hil eta 100 pertsona baino gehiago zauritu zituen.

1976ko martxoaren 3an hildako langileen hileta.

1976ko martxoaren 3an, Euskal Herrian langileriaren aurka inoiz izan den erasorik gordinena sufritu zuten Gasteizen. Espainiako Polizia militarrak Zaramaga auzoko San Frantzisko Asiskoaren elizan egiten ari ziren langile-asanblada baten kontra egin zuen eta bost behargin hil zituen.

Elizan indarrez sartu zen Polizia, gas negar-eragilea eta istiluen aurkako materiala erabilita. Barruan zeudenak ihesean atera ziren elizatik. Une horretan poliziak, modu indiskriminatuan, tiroka eta kolpeka hasi zitzaizkien.

Bost langile hiltzeaz gainera, 100 pertsona baino gehiago zauritu zituzten, gehienak, balaz. Hauek dira egun hartan hil zituzten beharginak:

Pedro Maria Martinez Ocio, 27 urte, Forjas Alavesas konpainiako langilea.

Francisco Aznar Clemente, 17 urte, okindegietako behargina eta ikaslea.

Romualdo Barroso Chaparro, 19 urte, Agrator enpresako langilea.

Jose Castillo, 32 urte, Arregui Taldearen Basa konpainiako behargina.

Bienvenido Pereda, 30 urte, Grupos Diferenciales enpresako langilea.

 

Iturria: Martxoak 3 Elkarteak utzitako argazkiak.