Erreakzioak
Aralar: 'Egungo bake egoeran ulertezina da Thierryren heriotza'
Erredakzioa
2013/03/30
Halaber, Aralarrek salatu duenez, "Espainiako eta Frantziako Estatuak salbuespenezko espetxe-neurriak ari dira aplikatzen".
Aralarrek adierazi duenez, Xabier Lopez Peña Thierry ETAko buruzagi ohiaren heriotza "gertaera ulertezina da egungo bake egoeran".
Halaber, alderdi honek salatu duenez, "Espainiako eta Frantziako Estatuak salbuespenezko espetxe-neurriak ari dira aplikatzen". Gauzak horrela, "egoera desblokeatzeko" deia egin die bi herrialdetako Gobernuei.
"Gatazkaren ondorioak konpontzeko urratsak eman behar dituzte bai Espainiak bai Frantziak, espetxe-politikarekin lotutako auzietan bereziki", azpimarratu du Aralarrek.