Larunbatean
Iheslarien kolektiboak ekitaldi politikoa egingo du Biarritzen
2013/06/10
Iheslari eta Deportatu Politikoen kolektiboak ekitaldi publikoa egingo du larunbatean Biarritzen, iheslariak Euskal Herrira bueltatzeko eskatu eta bake prozesuari euren “ekarpena” aurkezteko.
Iheslari eta Deportatu Politikoen kolektiboak ekitaldi publikoa egingo du larunbatean Biarritzen, iheslariak Euskal Herrira bueltatzeko eskatzeko eta bake prozesuari euren “ekarpena” aurkezteko.
‘Gizarte zibileko’ pertsona talde batek iheslariekin elkartasun eguna antolatu du larunbaterako, kolektibo horri babesa emateko eta ekitaldi politiko batean hitza emateko. Ekitaldi politikoa larunbat goizean egingo dute, Biarritzeko Irati Aretoan.
Antolatzaileek maiatzean azaldu zutenez, Biarritzeko ekitaldia iheslari eta deportatuek euren ekarpena egin ahal izateko aukera izango da. Ekitaldi horretan iheslarien bozeramaileek hitz egin dute, eta ondoren herri-bazkari bat burutuko dute. Arratsaldean kontzertuak izango dira.
Asteazkenean, iheslarien kolektiboak agerraldia egingo du Baionan, euren ordezkariak aurkezteko.