Krisia Fagorren
Lehendakariak 'benetan' Fagor salbatu nahi duen galdetu dio Mondragoni
Erredakzioa
2022/11/02
Lehendakariak "erabakiak hartzeko" eskatu dio talde kooperatibistari, Fagor Etxetresnak enpresaren egoera hobetu nahi izanez gero.
Iñigo Urkullu lehendakariak Fagor Etxetresnak kooperatibari irtenbide egokia emateko prest ote dagoen galdetu dio Mondragon taldeari (MCC), Fagor barne hartzen duen taldeari, azken hitza eta erabakia taldeko kudeatzaileei dagokiela iritzita.
"Lehendakari naizen heinean, Mondragon taldeak Fagor salbatzeko talde gisa jokatu nahi ote duen jakin nahi dut, horretarako haiek izan behar baitira erabakiak hartzen lehenak", gogorarazi du Urkulluk Ser irrati-katean egindako elkarrizketa batean.
Buruzagi jeltzaleak azaldu duenez, Jaurlaritza ia egunero biltzen da MCCko zuzendaritzarekin, Fagor salbatuko duen egitasmo bat abian jar dezan.
Jaurlaritzak MCCri emandako 50 milioi euroko laguntza barkatzeko asmoa ote duen galdetuta, Urkulluk argi erantzun du: "Ez. Bideragarritasun egitasmo zorrotza eskatzen ari gara".
20 milioi euro itzultzeko eskaria
Bestalde, Fagor Etxetresnak-eko bazkide talde batek 20 milioi euro eskatu dizkio enpresari, iraganean egindako borondatezko ekarpenak itzultzeko, Ordaindu plataformak jakitera eman duenez.
Albisteak (15)
- Bazkide talde batek 20 milioi eskatu dizkio Fagorri ekarpenengatik
- Erkoreka: 'Fagorri emandako diru-laguntzak legezkoak izan dira'
- Fagorreko langileak, beren enpleguen alde protestan Basaurin
- Debagoieneko udalek banaka ikertuko dute Fagorren krisiaren eragina
- Jaurlaritzak bideragarritasun plan 'zorrotza' eskatu du Fagorrentzat
- Urkullu: 'Kontzientzia garbi daukat Fagor Etxetresnaken kasuan'
- Milaka pertsonak babesa agertu diete Arrasaten Fagorreko langileei
- Fagorren egoerak ez die euskal enpresei eragingo, SPRIren ustez
- Fagor Etxetresnakeko 1.000 lanpostu mantendu nahi ditu MCCk
Informazio gehiago (1)