Kartzela-politika
Dispertsioarekin 'berehala' amaitzeko eskatu dute Iruñean
Erredakzioa
2014/01/04
2014an 25 urte beteko ditu dispertsioak. Manifestariek "salbuespen politika" dela salatu dute, "milaka familientzako sufrimendua, istripuak eta zigorra ekarri duena".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ehunka pertsonak ETAko presoen dispertsioarekin amaitzea eskatu dute "Tantaz Tanta" kolektiboak deituta. Era berean, Gobernuen jarrera salatu dute, "bakeari atea ixten ari direlako eta mugimendurik ez dutela egingo esaten dutelako".
Udaletxeko plazan eta euripean 325 pertsona inguru bildu dira, Udaltzaingoaren arabera, eta tanta handi bat irudikatu dute. Asmoa beste udalerri batzuetan egindako tantekin bat egitea da urtarrilaren 11n, Bilbon, "dispertsioari amaiera emateko itsasoa" eratzeko.
"Egun horretan, ideologia eta banakako interesen gainetik, konponbideak nahi ditugula eta presoak Euskal Herrira ekartzeko garaia dela adieraziko dugu", esan du Juanje Soriak kazetarien aurrean.
Juanje Soriak berak, gaztelaniaz, eta Jone Galarzak, euskaraz, komunikatua irakurri dute. Dispertsioak 2014an 25 urte beteko dituela gogora ekarri eta "salbuespen politika" dela gogora ekarri dute, "milaka familientzako sufrimendua, istripuak eta zigorra ekarri duena".