Guardia zibil baten hilketa
Epaileak Uribetxebarria etxean giltzapetuta edukitzea agindu du
Erredakzioa
2014/04/03
Bere gaixotasunaren tratamendurako beharrezkoak diren orduetan soilik irten ahal izango du etxetik, betiere bigilantzia zehatz batekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak Josu Uribetxebarria ETAko preso ohia etxean giltzapetuta edukitzea agindu du, Antonio Ramos guardia zibilaren hilketari buruzko deklarazioa hartu ostean. Uribetxebarria 2012ko udaran atera zuten kartzelatik, pairatzen duen gaixotasun terminalaren ondorioz.
Uribetxebarriak Bergarako (Gipuzkoa) epaitegitik bideokonferentzia bidez egin du agerraldia Morenoren aurrean. Horren ostean, epaileak baldintzarik gabeko espetxea agindu du, eta neurri hori presoaren etxean gauzatuko da, beharrezko bigilantzia neurriekin, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.
Etxetik bere gaixotasunaren tratamendurako beharrezkoak diren orduetan soilik irten ahal izango du etxetik, betiere bigilantzia zehatz batekin.
Epaileak kartzela-autoan esan duenez, Uribetxebarria izan zen Antonio Ramos Martinezen bizitzarekin amaitu zuten tiroak jaurti zituena, 1986ko ekainaren 8an, Arrasaten, ondorioz, atentatu terrorista delitua leporatu dio.
Uribetxebarriaren deklaratzeko zitazioa Fiskaltzak Moreno epaileari, Guardia Zibilaren txosten batean oinarrituta, hildako agentearen auzia berriro irekitzea eskatu ostean eman zen, 1986ko ekainaren 8ko atentatutan Uribetxebarriaren balizko inplikazioa ikertzeko.
Uribetxebarriak zigorra kartzelan betetzea eskatu du AVTk
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AV) aintzat hartu du Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak Josu Uribetxebarria ETAko preso ohia etxean giltzapetuta edukitzea agindu izana, baina zigorra kartzelan betetzea eskatu du.
Eferi egindako adierazpenetan, Morenoren ebazpena jakin ostean, Angeles Pedraza AVTko presidenteak esan du Uribetxebarriak zigorra kartzelan bete dezakeela, eta haren bere etxean.
"Bolinaga baino gaixoago dagoen pertsonak badaude Espainiako kartzeletan", adierazi du Pedrazak. Halaber, elkarteak Moreno epailearen erabakiari helegitea jartzea planteatu duela iragarri du, preso ohiaren deklarazioa pasatu ostean.
Baldintzapean aske, 2012ko udaratik
Uribetxebarria Bergarako epaitegira, 12:15ean iritsi dia, hainbat seniderekin, eta bastoi batekin lagunduta ibiliz, beltzez jantzita.
Jose Ortega Lara espetxeetako funtzionarioa bahitzeagatik bete du zigorra Uribetxebarriak, besteak beste. 2012ko abuztuaren 30etik baldintzapean aske dago, Jose Luis Castro espetxeetako bigilantzia zentraleko epaileak txosten medikuei kasu egin ostean. Txosten horien arabera, Uribetxebarriak minbizi terminala pairatzen zuen, eta, orduan, 9 hilabeteko bizitza-epe maximoa ematen zioten.
Txosten berrien eskaerak
Kartzelatik atera zenetik urtebete egin baino lehenago, Fiskaltzak txosten mediku berriak eskatu zituen, bere hitzetan, "inolako txosten klinikok ez duelako esaten aske geratutako pertsona egoera larrian dagoenik".
Auzitegi Nazionaleko auzitegietako medikuek egindako azken txostenaren arabera, Uribetxebarriak okerrera egin zuen, "gaixotasun larri eta sendaezin egoera mantentzen da", haren "heriotza aurreikusi ezinda" datozen hiru edo lau hilabeteetan "konplikazioak salbuetsita".