Itxi

Espetxe-politika

Etxerat: 'Zuluetak eta Enparantzak erregimen ilegala jasaten dute'

Erredakzioa

2014/04/24

Elkarteak dioenez, biak "isolamendu osoan" bizi dira, oraindik ez epaitu ezta zigortu ez dituzten ere; beste presoekin harremanik izaten ez diete uzten, ezta patiora beste norbaitekin batera irteten.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alfonso Zenon abokatuak kartzeletan Arantza Zulueta eta Jon Enparantza ETAko presoen abokatuek (behin-behineko espetxealdian daude urtarrilaren 8tik) "legez kanpoko" erregimena bizitzen dutela salatu du ostegun honetan.

Bilbon eman duen prentsaurrekoan, Zenonek esandu du biak "isolamendu osoan" bizi direla, oraindik epaitu ez eta zigortu ez dituzten ere; beste presoekin harremanik izaten ez diete uzten, ezta patiora beste norbaitekin batera irteten ere.

"Muturreko" baldintza horiekin, Zenonen hitzetan, Kartzela administrazioak bere araudi propioa eta aplikatu dieten erregimena ez dituzte betetzen, erregimen horrekin, beste preso batzuekin bizitza bat egin baitezakete gutxienez egunean lau orduz, baita jarduera kulturaletan parte hartu ere.

Abokatuak azaldu duenez, legeak preso bat bakarrik patiora irtetera debekatzen du.

Egoera horiek errugabetasun presuntzioa eta oinarrizko eskubideak urratzea esan nahi dutela nabarmendu du, egun bateko edo biko zigorrak dituztenei soilik aplikatzen zaielako erregimen hori, baita presoak liskar edo istilu batean parte hartu duenean, Zenonen arabera.

Horren ondorioz, abokatuak behin-behineko askatasuna eskatuko duela berriro iragarri du, ihes egiteko arriskurik ez dagoela uste duelako, eta Arartekoaren aurrean kasua aurkeztea aztertuko du.

Egoera honi buruzko "salaketa akzioak" herrietan eta auzoetan gauzatzea ere eskatu du Etxeratek.