Itxi

Bake prozesua

Bakea bultzatzeko Foro Sozialak eztabaida saio berriak egingo ditu

Erredakzioa

2014/06/03

Topaketak ekainean izango dira Bilbon eta Iruñean, Bakearen eta bizikidetzaren errotzea bultzatzeko eta bake prozesuan gizartearen protagonismoa indartzeko helburuarekin.

Eztabaidak ekainaren 20an eta 21ean egingo dituzte. Efe.

2013ko martxoaz geroztik egindako lanaren ondoren, bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialaren erakunde sustatzaileek saio eta jarduera berriak abiaraziko dituzte datozen hilabeteotan.

Bakearen eta bizikidetzaren errotzea bultzatzea, bake prozesuan gizartearen protagonismoa indartzea eta orain dela urtebete aurkeztutako gomendioen edukietan sakontzea izango dira ekimen horien helburuak.

Duela hilabete batzuk, Foro Sozialak bake prozesua bultzatzeko 12 gomendio jasotzen zituen dokumentu bat aurkeztu zuen,  "ideia berriak dira, konstruktiboak, bake eta bizikidetzaranzko bidean aurrerapauso berriak lortzeko gaitasuna dutenak".

Foro Sozialaren saio berriak

Bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialak bi lan-saio berri burutuko ditu bake prozesuarekin zerikusia duten gai berriak lantzeko eta gizarteari dagokion protagonismoa emateko helburuarekin.

Lehen saioa Iruñean egingo dute, ekainaren 20an, herritarrek bake prozesuan izan behar duten parte-hartzea aztertzeko.

Bigarrena, Bilbon izango da, ekainaren 21ean, preso eta iheslarien itzultzearen inguruan.

Parte-hartzeko gonbidapena

Foroaren bi saio horietan herritarren parte-hartzearekin eta preso eta iheslarien itzultzearekin zerikusia duten  gaietan jakitunak diren bai nazioarteko zein tokiko adituek parte-hartuko dute.

Halaber, Foro Sozialaren bi saioak interesa duten pertsona guztien parte-hartzeari zabalik egongo dira.