Itxi

Kartzela politika

BJKNko kide batentzat logikoa litzateke presoen sakabanaketa amaitzea

Erredakzioa

2022/11/07

Era berean, Arnaldo Otegi kartzelan edukitzeko arrazoi berdinengatik "bere garaian Sorturen ilegalizazioari eutsi bazioten, bien egoerak antzekoa behar luke izan orain".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Enrique Lucas Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) kidearentzat "logikoa" izango litzateke euskal presoak Euskal Herriratzea, sakabanaketa ezartzeko arrazoiak bertan behera uztea.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Arnaldo Otegiren kasuan ere, kartzelan edukitzeko arrazoi berdinengatik "bere garaian Sorturen ilegalizazioari eutsi bazioten, bien egoerak antzekoa behar luke izan orain".

"Orri hau pasatzen lagunduko duen edozer da positiboa. Legea normaltasunez aplikatzearen aldekoa naiz, eta badirudi presoek ere horren aldeko apustua egin dutela", gaineratu du.