Agiria
ETAren agiriak prozesua bultzatuko du, McGuinnessen ustean
eitb.com | Erredakzioa
2014/07/20
Sin Feinen web gunean plazaratutako ohar batean, Ipar Irlandako lehen ministroordeak txalotu du ETAk egitura operatibo eta logistikoak deuseztatu izana.
Martin McGuinness Sin Feinen historiko eta Ipar Irlandako lehen ministroordeak positibotzat jo du ETAk Gara egunkariaren, eta naiz.info horren web gunearen, bidez argitaratutako azken agiria.
Sin Feinen web gunean plazaratutako ohar baten arabera, ETAk egitura operatibo eta logistikoak deuseztatu izana prozesua bultzatuko duela uste du Ipar Irlandako lehen ministroordeak.
Gainera, McGuinnessen ustean, Arnaldo Otegi "arrazoi politiko argiengatik espetxeratutako Sortuko idazkari nagusia" aske uztea aurrerapausoa litzateke, "bake prozesuaren alde asko egin" duelako.
McGuinness eta Jonathan Powell Tony Blairren Kabinetearen buru ohia bitartekariak Euskadin izan dira aste honetan, bake prozesuaren egoera aztertzeko, eta EAJren, ezker abertzalearen eta PSE-EEren ordezkariekin bildu ziren; ez, ordea, PPren eta UPyDren ordezkariekin.