Itxi

Agiria

EAJk 'ekintza gehiago eta froga gehiago' eskatu dizkio ETAri

Erredakzioa

2014/07/20

Gainera, agirian iragarri dituen "ekarpenen" artean "eragindako mina aitortzea" eta "azkar" jardutea eskatu dio.

EAJk agirietatik ekintzetara lehenbailehen igarotzeko eta hurrengo agirian "eragindako mina aitortzea" dio ETAri.

Alderdi jeltzaleko zenbait iturri ETAk plazaratutako agiriaz mintzatu dira eta, azpimarratu dutenez, beharrezkoa dena "ekintza gehiago eta ekintza horien froga gehiago" da. Halaber, jeltzaleek "gardentasuna" eta "azken prozesu honetako iluntasuna" argiztatzeko eskatu diote ETAri.

Halaber, agirian iragarri dituen "ekarpenen" artean pertsona eta familia askori, eta euskal gizarteari orokorrean, "eragindako mina aitortzea" eta "azkar" jardutea eskatu dio.