ETA-REN AGIRIA
Agiriak argi utzi du ETAk ez duela desegiteko asmorik, PPren ustean
Erredakzioa
2014/07/20
Gainera, Damboreneak azpimarratu duenez, ETAk "armak entregatu gabe jarraitzen du", eta "ez du desegiteko inolako asmorik".
Euskadiko PPk, ETAren azken agiria irakurrita, ulertu du "armak entregatu barik jarraitzen duela" eta ez duela "desegiteko inolako asmorik".
Anton Damborenea Bizkaiko PPren presidentearen esanetan, ETAk orain esan du eraldatuko dela, baina "argi dago, desegitea ez den edozer gauza albiste txarra izango da biktimentzat eta herrialde honetako demokrata guztientzat".
Gogorarazi duenez, ETAren "300 erailketak baino gehiagok argitu gabe" jarraitzen dute, eta plazaratutako agiriak argi uzten du "harro" daudela "iraganean egindakoagatik eta nahi dutena sigla horiekin jarraitzea" dela.