Itxi

Erreakzioak

ETAk 'aktore armadun' izateari utzi dio, Sorturen ustean

Erredakzioa

2014/07/21

Barrenaren arabera, komunikatua "garrantzia handiko albistea" da, eta ETAk otsailean armak indargabetzeko hasitako prozesua "sendotu" du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak Gobernu espainiarrari egotzi dio ETAren desarmea esperotakoa baino abiadura motelagoan egitea eta, ziurtatu duenez, ETAk "aktore armadun" izateari utzi dio; hori dela eta, desegiteko eskaerak "norbanakoen interesek" aginduta egiten dituzte.

Barrenak prentsaurreko bat egin du ETAk plazaratutako azken agiria aztertzeko, eta ETAk otsailean armak indargabetzeko hasitako prozesua "sendotu" duen "garrantzia handiko albistea" dela esan du.

Sortuko bozeramalearen arabera, ETAren agiriaren "ekarpen handiena" da "aktore armadun izateari utzi diola"; izan ere, "armak indargabetzeko prozesuan bete-betean sartuta dago, eta egitura militarrak desegin dituela iragarri du".

Barrenaren arabera, armarik gabeko organizazio bihurtzea "eska litekeena" da; eta "hortik aurrera desegitea eska liteke, baina interes politikoaren ikuspuntutik, ez bake prozesuaren interesaren aldetik".

Sortuko bozeramailearen esanetan, "garai berri bat" zabaldu bada, "euskal aldeari esker" izan da, Mariano Rajoyren Gobernuaren "boikota" gorabehera.