Itxi

Nazioarteko Harreman Taldea

Currinen taldea uda ostean itzuliko da prozesua bultzatzeko

Erredakzioa

2014/08/25

Nazioarteko Harreman Taldea uda hasieran etorri zen, eta bisita horretan Jonhatan Powell eta McGuinness Irlandako lehen ministro ohia zenbait alderdirekin bildu ziren.

Powell eta Mcguinness, uztailean egindako bileran, Paul Riosekin batera. EFE

Brian Currin bitartekariak gidatutako Nazioarteko Harreman Taldea (NHT) Euskadin izango da berriro ere, uda ostean, bake prozesuaren alde lan egiteko, taldetik Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Nazioarteko adituen bisita berria udazkenean izango da eta, oztopoak oztopo, Euskal Herrian bakea egonkortzen laguntzen jarraitzeko borondatea dutela erakusten du bisita berriak.

Nazioarteko Harreman Taldea uztailaren 16an etorri zen, eta bisita horretan Jonhatan Powell Blairren kabineteko buruzagi ohia eta McGuinness Irlandako lehen ministro ohia zenbait alderdirekin eta Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetza Idazkaritzako buruarekin bildu ziren, aurrerapausoak emateko prest dauden, jakinda 2015. urtean, hauteskundeak egonda, urratsak ematea oso zaila izango dela.

Powell eta McGuinessen bisita eta hiru urtera, ETAk logistika egiturak desegin dituela igarri zuen, komunikatu baten bidez, "gatazka armatutik gatazka demokratikora igarotzeko".

Agiria publikatu aurretik, Jaurlaritzak eta zenbait alderdik "gelditutzat" eman zuten armagabetze prozesua eta nazioarteko bitartekariek "berritasunik" ez dagoela adierazi eta gero.