Itxi

Hitzeman

Jaurlaritzak bergizarteratzerako proposamena helarazi die preso orori

Erredakzioa

2014/10/25

Gainera, Jonan Fernandezek esan duenez, presoek iraganaren azterketa kritikoa egin behar dute, "baina bakoitzak hori egiteko modua erabakitzeko aukera ematearen alde gaude".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitza Idazkaritzako ordezkariak esan duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak gidatutako Jaurlaritzak ‘Hitzeman’ bergizarteratzearen aldeko programa estatu frantziarrean eta espainiarrean dauden preso guztiei bidali die.

Fernandezen iritzian, bergizarteratzea lortzeko “beharrezkoa da iraganaren gaineko autokritika egitea” eta biktimei eragindako mina aitortzea. “Baina bakoitzak hori egiteko modua erabakitzeko aukera ematearen alde gaude. Ez dut uste behartzea komenigarria denik. Ez dute egin Langraitz Bideko presoen kasuan, eta ikuspegi autokritiko baten bidez aztertu zuten egindakoa”, esan du. “Preso batek barkamena eskatu eta beste batek bestelako modu bat aukera dezake”.

Europa Pressek egindako elkarrizketa batean, Fernandezek garrantzitsutzat jo du Euskadiko eta Ipar Irlandako ordezkaritzek abiarazitako kolaborazio harremana, baina biak “oso bestelako errealitateak dira”, denak “aterki europarraren babespean”.

Alabaina, Fernandezen ustean, “ez da posible” Europak ‘Peaceprograma sustatzea, estatuek “betoa ezartzeko gaitasuna” dutelako, eta Gobernu espainiarrak “ez du ahalbidetu nahi”.

Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitza Idazkaritzako ordezkarien esanetan, ‘Hitzeman’ (terrorismo delituengatik preso daudenei zuzendutako bergizarteratze programa) “proposamen irekia da, ez zaio inori inposatuko, eta alda daitekeen zirriborroa da”. Datozen bost hilabeteetan itun soziala eta politikoa lortze aldera buru belarri arituko dela adierazi du, bergizarteratze prozesuak bultzatzeko helburuarekin.

Elkarbizitzan horrek izan lezakeen “eragina” gogorarazi du, eta ezker abertzaleak programaren kontra egindako kritikak arbuiatu ditu. Ezker abertzalearen iritzian, programak Estatu espainiarrak presoei aplikatutako “salbuespeneko legedia babesten” du.