Cargando...
Itxi

Polizia-operazioa

Etxerat: 'Parot doktrina neutralizatu zuten abokatuak bahitu dituzte'

Erredakzioa

2015/01/13

Agerraldia egin dute Donostian Etxerateko 400 kidek, atzo atxilotutako abokatuen senideekin batera.

Atzoko polizia-operazioan, “Parot doktrina neutralizatu zuten abokatuak bahitu dituzte”, gaur Etxerat presoen senideen elkarteak.

Agerraldia egin dute Donostian Etxerateko 400 kidek, atzo atxilotutako abokatuen senideekin batera.

Patricia Velez eta Urtzi Errazkin Etxerat elkarteko bozeramaileek adierazi dutenez, polizia-operazio horren bitartez “ETAko presoak defentsa juridikorik gabe” utzi nahi izan dituzte, eta, horrez gain, ETAko presoekiko elkartasuna “kriminalizatu” nahi izatea egotzi diote Espainiako Estatuari.

Abokatuak “bahitu” egin dituzte, “giza eskubideak urratzeagatik zigorrak ekiditeko”, Etxerateko ordezkarien esanetan.

Errazkinen hitzetan, Espainiak “tranpa juridikoak” egiten ditu “etengabe”, gustuko ez duen Europako legedia “urratuz”.

Atxiloketak Bilboko manifestazioa egin eta bi egunera egitea ez dela “kasualitatea” izan azpimarratu dute.

Giza eskubideak urratzeaz gain, “defentsa juridikoa izateko eskubideari” eraso dio Estatuak, Etxeraten ustez, baita “elkartasun eta babes ekonomikoa kriminalizatu” ere.

“Dirua eraman dute, eta izua zabaldu nahian dabiltza”, gaineratu dute.