Itxi

127 kide deitu dituzte

Poliziak deitutako Etxerateko kideak ez dira deklaratzera joango

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2015/04/20

Etxeratek jakinarazi du uko egin diotela Guardia Zibilak deklaratzeko egin dizkieten zitazioei. Gaur hasi behar ziren deklaratzen, Intxaurrondon, Donostian, eta La Salven, Bilbon.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Guardia Zibilak Etxerateko 127 kide deklaratzera deitu ditu gaurtik aurrera, lekuko moduan, “diru-zuriketa” ikertzen duen auzi baten harira. Presoen abokatuen aurkako ‘Mate operazioa’rekin zerikusia duela azpimarratu dute Etxeratetik.

Hala ere, Guardia Zibilak bidalitako zitazioetan ez da epailearen sinadurarik azaltzen, eta ez zaie senideei argitzen zein sumariorekin harremana duen zitazioak.

Etxeratek jakinarazi du uko egin diotela Guardia Zibilak deklaratzeko egin dizkieten zitazioei. Gaur hasi behar ziren deklaratzen, Intxaurrondon, Donostian, eta La Salven, Bilbon.

Hala ere, epaileak deklaratzera deitzen baditu, joango direla iragarri dute.

Guztira 127 jaso dituzte presoen senideek; batzuei telefonoz hots egin diete, besteei, berriz, agiriak bidali dizkiete.