Itxi

'Eraikiz' agiria

Biktimek Bake Lantaldea berriz martxan jartzea eskatu dute

Agentziak | Erredakzioa

2021/09/13

Biktima talde batek "ahanzturan ez jaustea", indarkeria eta horren justifikazioa ukatzea, eta, errukia barik, errespetua eta adorea agertzeko eskatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Terrorismoaren eta bestelako indarkerien biktima talde" batek erantzukizuna onartzea -pairatutako indarkeria dela eta- eta Bake eta Elkarbizitza Lantaldea berrabiaraztea eskatu dute, agiri baten bidez.

Taldea Euskadiko 15 biktimak osatzen dute, gehienak Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitza Lantaldean izan dira. Jaurlaritzak "hasieran sustatu eta lagundu" du agirian, baina gero kolaborazio lanetan izan da.

Biktima talde batek "ahanzturan ez jaustea", indarkeria eta horren justifikazioa ukatzea, eta, errukia barik, errespetua eta adorea agertzeko eskatu du.

Besteak beste, Fernando Buesaren bi alabek, Jesus Pedrosa PPko zinegotziaren alargunak, Jose Mari Korta enpresaburuaren bi semeek eta Joseba Goikoetxea Ertzaintzako buruzagiaren semeak taldean parte hartuko dute, guztiak ETAk hildakoak. Era berean, Joxi Zabalaren arrebak eta 'Txiki'-ren anaiak parte hartuko dute. Zabala Guardia Zibileko kideek hil zuten, eta Txiki erregimen frankistak fusilatu zuen.

Gaur aurkeztutako dokumentuan, ‘Eraikiz’ agirian, “terrorismoaren eta indarkeriaren” biktimen aniztasuna goraipatu du taldeak. Indarkeriak justifikaziorik ez duela azpimarratu dute parte-hartzaileek, “ezta aldez aurretik nozitutako bidegabekeria handienari erantzuteko ere”.

Politikariei norberari dagokion erantzukizuna onartzea eskatu diete. Gainera, indarkeria bide okerra dela "gaur eta atzo" onartzea eta indarkeria edo terrorismoa justifikatu zutenek autokritika egin behar dutela esan dute.