Erabakia
Barcenas espetxean mantentzea erabaki du Auzitegi Nazionalak
Erredakzioa
2014/05/06
Espetxetik kanpo, Barcenasek ihes egin dezakeela, frogak ezkutatu edo suntsitu ditzakeela eta delitu gehiago egi ditzakeela iritzi dio Auzitegi Nazionalak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Luis Barcenas PPko diruzain ohia espetxean mantentzea erabaki du gaur Auzitegi Nazionalak. Kartzelan jarraitzeko “baldintza guztiak” betetzen dituela adierazi du epaitegi horrek.
Espetxetik kanpo, Barcenasek ihes egin dezakeela, frogak ezkutatu edo suntsitu ditzakeela eta delitu gehiago egi ditzakeela iritzi dio Auzitegi Nazionalak.
Angela Murillo, Carmen Paloma Gonzalez Pastor eta Juan Francisco Martel auzitegiko epaileen arabera, Barcenasi egozten zaizkion arriskuak “larriak eta serioak” dira.
Horrez gain, auzia abiaratu zenetik, Barcenasek “gardentasunik gabe” jokatu zuela uste dute eta, horrenbestez, baldintzarik gabe espetxean mantentzea erabaki dute gaur goizean.