Erantzuna
Barcenas auzian 'demanda unibertsala' jartzea gomendatu dio PSOEk PPri
Erredakzioa
2013/08/19
Sozialistek Carlos Floriano PPko kideak egindako iragarpenari erantzun diote. Florianok PSOEko Oscar Lopez kontrako ekintza legalak iragarri zituen PPk ezkutuko kontabiliatea zuela esateagatik.
Elena Valenciano PSOEko idazkariorde nagusiak uste du PPk "demanda unibertsala" aurkeztu beharko lukeela PPk azken 20 urteetan ezkutuko kontabilitatea izan duela uste dutenen kontra; izan ere, Valencianok berak, "Espainia erdiak eta atzerriaren zati handi batek" horixe uste dutela adierazi dute dagoeneko.
Valencianok Facebookeko profilean jarri du iritzia, Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkariorde nagusiak igandean esandakoari erantzuteko. Florianok Oscar Lopez PSOEko 'hirugarrena' epaitegietara eramango zutela iragarri zuen, Lopezek PPn ezkutuko kontabilitatea eta gainsoldatak zeudela esan zuelako.
Valencianok ironia erabili du PPk Luis Barcenas diruzain ohia salatu ez dutela azpimarratu duenean. Bere iritziz, PPk "guztion kontrako demanda" prestatu beharko dute, Barcenas kenduta, nahiz eta diruzaina "errudun bakarra izan, Gobernuko partiduaren arabera".
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)