Itxi

albisteak

Your browser doesn't support HTML5 video.

OMENALDIA

ETAk hildako Francisco Gomez Eloseguiren omenez plaka bat jarri dute Donostiako Gros auzoan

Martuteneko espetxera lanera zihoala, bertako psikologoa baitzen, ETAk tiroz hil zuen. 37 urte zituen. Gaurko plaka jarrita, jada, 21 dira Donostian espazio publikoan terrorismoaren biktimei eta bortizkeria politikoaren biktimei agerikotasuna emateko jarri diren plakak.