Your browser doesn't support HTML5 video.
ESPIOITZA POLITIKOA
Pegasusen espioitza ikertzen ez badu, Espainiako Gobernuarekiko harremanak izoztuko dituela esan du Aragonesek
Pere Aragonesek ohartarazi duenez, Kataluniako Gobernuak Gobernu zentralarekin duen harreman politikoa "kaltetuta" dago buruzagi independentisten ustezko espioitza dela eta. Sanchezen Gobernuari kasu honen erantzukizunak argitzeko eskatu dio, bi gobernuen arteko konfiantza berrezartzeko.