Your browser doesn't support HTML5 video.
Autodeterminazioaren alde
Milaka argi-puntuk lotu dituzte Euskal Herria eta Katalunia Pirinioen bidez
Milaka euskal herritar eta katalan Pirinioetako 300 mendi baino gehiago igo eta gailurrak argiztatu dituzte, argi-kate bat osatuta. Pirinioetako Bidea ekimena Gure Esku mugimenduak eta Kataluniako hainbat eragile sozialek bultzatu dute, bi herri horien autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko.