Your browser doesn't support HTML5 video.
Senpere
Senperen udal hauteskundeak errepikatu beharko dituzte, oposizioko hautetsi guztiek dimisioa emango dutela eta
Urrian gehiengoaren hamar zinegotzik kargua utzi ondotik, hutsuneetako bost bete dira. Dimisio berriekin, udalbatzaren heren bat hutsik geratuko da eta legez behartuta daude hauteskundeak errepikatzera. Auzapezari leporatzen diote egoeraren errua. 3-4 hilabeteren buruan osatuko da udalbatza berria.