Your browser doesn't support HTML5 video.
Euskadi Irratia
Bizkaiko Foru Aldundiak helegitea jarriko dio Usansolo bereizteari Espainiako Gobernuak emandako ezezkoari
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusi berriak adierazi duenez, "guk arau foral bat daukagu eta onartu zenean ez zen errekurtsorik aurkeztu". Usansolok arau guztiak betetzen dituela gogorarazi du. "Aldundi bezala legitimitate guztia daukagu helegitea aurkezteko", adierazi du Etxanobek.