Your browser doesn't support HTML5 video.
GAZA ERASOPEAN
Eusko Jaurlaritzak doluminak helarazi dizkie Illarramendiren familiari, eta gerra amaitzea eskatu du
Ivan Illarramendiren familiari doluminak helarazi dizkio Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako eledunak. Gerra honetan hil diren 10.000tik gora gazatar eta israeldarren "sufrimendua" ere gogoan izan du eta nazioarteko eragileei dei egin die "indarkeria"amaitzeko urratsak eman ditzaten.