Your browser doesn't support HTML5 video.
MIGRANTEAK
Marlaskak defendatu du adingabeen interesa izan zela nagusi gazteak Ceutatik Marokora itzultzean
Barne ministroak Auzitegi Gorenaren epaiari erantzun dio; izan ere, atzo baieztatu zuen 2021eko abuztuan adingabeak itzultzea legez kanpokoa izan zela. Grande-Marlaskak esan du agintariek "uneoro" bat egin zutela ordenamendu juridikoarekin.