Your browser doesn't support HTML5 video.
''Koldo auzia''
Diputatu akta 24 ordutan entregatzeko eskatu dio PSOEk Jose Luis Abalos ministro ohiari
PSOEk uste du Abalosen kontrako inolako auzibiderik zabaldu ez bada ere, diputatu akta uztea dagokiola. "Ez gara epaileak, ez gara fiskalak eta ez dagokigu inor epaitzea, baina PSOEren Batzorde Federalak iritzi dio hemen badagoela ardura politiko bat", zehaztu du Esther Peñak.