Your browser doesn't support HTML5 video.
Kanpainaurrea
Anduezak esan du sozialistak ezinbestekoak izango direla Euskadiren etorkizuna erabakitzeko
PSE-EEk Bilbon bildu ditu Bizkaiko hautagaiak. Bertan, Eneko Andueza lehendakarigaiak adierazi du sozialistak ezinbestekoak izango direla Euskadiren etorkizuna erabakitzeko. Horren esanetan, euskal gizarteak alderdi sozialista indartsua behar du benetako kezkei erantzungo dien gobernua bermatzeko.