Your browser doesn't support HTML5 video.
KONGRESUA
EH Bilduk eta EAJk Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzea babestu bai, baina aldaketak nahi dituzte
Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzea ala ez eztabaidatu du. Euren agerraldietan, EH Bilduko Jon Iñarritu eta EAJko Maribel Vaquero diputatuek azaldu dute alde bozkatuko dutela, erantzunkidetasunetik, baina erreformak aldaketak behar dituela uste dute.