Your browser doesn't support HTML5 video.
Omenaldia
Omenaldia egin diote Iñigo Urkullu lehendakariari Durangon
Herriko alderdikideek antolatu dioten ekitaldian, lehendakari moduan egindako ibilbidea eskertu nahi izan diote. Gonbidatu ugari elkartu dira bertan, batez ere bere gobernukide izandakoak. Ekitaldiaren amaieran, Iñigo Urkulluk eta Andoni Ortuzarrek besarkada hunkigarria eman diote elkarri.