Your browser doesn't support HTML5 video.
Telefonikako ordezkaria izateagatik hil zuten
Juan Manuel García Corderoren omenez plaka jarri du Donostiako Udalak
Juan Manuel García Cordero 1.980ko urriaren 23an bahitu eta Uliako zuhaitz bati lotuta hil zuten tiroz Komando Antikapitalistako kideek. Telefonikako ordezkaria zela. 53 urte zituen eta zazpi seme-alaba. Gaur, hura gogoratzen duen plaka jarri dute, lantoki zuen Telefonikako egoitzaren atarian.