Itxi

ETBko elkarizketa

Bakearen alde akordioak lortzeko 'aro emankorra' iragarri du Lokarrik

Erredakzioa

Gobernuari eta ETAri "euskal gizartearen nahia" zein den entzuteko eskatu die.

Paul Rios Lokarriren koordinatzailea ETBn.

Paul Rios Lokarriren koordinatzailearen iritziz, behin Legebiltzar berria eratuta, bakearen alde "akordio berriak" lortzeko "aro emankorra" hasiko da.

ETBko elkarrizketa batean, urte eta erdiko aurrekanpainaren ostean, une honetan "testuinguru egokia" dago datozen bi urteetan "bakea finkatzeko" erronkari heltzeko.

ETAk eta Gobernuak "batak besteari begiratzea baztertu" eta "euskal gizartearen nahia" entzun beharko luketela uste du Riosek. ETAri "desarmean" aurrerapausoak emateko eskatu dio eta espetxe politikan ere aldaketak behar direla adierazi du.

Erabakiak hartzeko lekua Legebiltzarra dela uste du, baina bide hori errazteko hainbat gune daudela eta nazioartea horretan laguntzeko dagoela gaineratu du.

Ildo honetan, Lokarrik ostiralean Donostiako Kursaalen antolatu duen mintegia baliagarria izango dela uste du. Brian Currin abokatu hegoafrikarra egongo da eta Hegoafrikan, Israelen, Palestinan, Kolonbian eta Ipar Irlandan jarraituriko prozesuen ekarpenak egingo dira.

.