Gobernu berria
Jon Darpon Sierra, ospital eta kliniketan trebatua
Erredakzioa
Zorrotzaurreko (Bilbo) IMQren klinikako zuzendaria Osasun sailburu aukeratu du Iñigo Urkulluk.
Jon Darpon Sierra Iñigo Urkullu lehendakariaren Jaurlaritzako Osasun sailburu izendatu dute.
Darpon (Bilbo, 1959) Zorrotzaurreko IMQ klinikako zuzendari nagusia izan da sailburu izendatu arte. Lehenatgo, Donstiako Vicente IMQn eta Andre Mari Zuriko ospitaletan zuzendari izan da (2010), baita Basurtuko Ospitalean ere (2005ean).
Medikuntzan Lizentziaduna da (EHU) eta Familia eta komunitateko Medikuntzan Espezialdua. Halaber, lehen arretako gradu-ondoa Newcastle Unibertsitatean egin zuen.