Itxi

Gabonetako mezua

Jaurlaritza, 'erosoago' ETBk erregearen mezua emango ez balu

Erredakzioa

EITBren zuzendaritzaren erabakia "errespetatu" egiten dutela esan du Josu Erkoreka bozeramaileak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Josu Erkoreka bozeramailearen esanetan, Eusko Jaurlaritza "erosoago" egongo litzateke EITBk Juan Carlos I.a Espainiako erregearen mezua eskainiko ez balu, baina erakunde publikoaren zuzendaritzak hartutako erabakia "errespetatu" egiten dutela gaineratu du.

Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan, mezua eskaini edo ez Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiari dagokiola adierazi du Erkorekak, erakundeak "nortasun juridiko propioa eta espazio autonomoa" baitu.

"EITBko zuzendariak Administrazio Kontseiluaren eta Legebiltzarraren aurrean erantzun behar du. Zuzendari nagusiak jakin badaki egungo Eusko Legebiltzarraren gehiengoa mezua eskaintzearen aurka dagoela, baina, Gobernu gisa, ez dugu esku hartu nahi erabaki horretan", esan du.

Erkorekaren hitzetan, "gai hau ez da garrantzitsuena" Jaurlaritzarentzat, eta, horrenbestez, gaurko bileran ez diote "minutu bat ere eskaini".

Albisteak (4)

Bideoak (2)