Itxi

Ustezko irregulartasunak

Nafarroako Fiskaltzak Banca Civica ikertuko du

Erredakzioa

Nafarroako Kutxak eta beste hainbat erakundek sortutako bankuak CaixaBankekin bat egin zuen iaz.

Nafarroako Kutxa, auzitan. EFE

Nafarroako Fiskaltza Nagusiak Banca Civica ikertzea erabaki du, burtsan kotizatzen hasteko prozesuan deliturik izan ote zen argitzeko.

Banca Civica 2010. urtean sortu zuten Nafarroako Kutxak, Caja Canariasek, Caja de Burgosek eta Cajasolek, eta iaz CaixaBankekin bat egin zuen.

Diario de Noticias de Navarra egunkariak iragarri duenez, Ministerio Publikoak onartu egin du UPyDk aurkeztutako salaketa, eta ikerketa abiatu du.

Hain zuzen ere, finantza erakundea burtsan kotizatzen hasteko prozesuan sei delitu izan zitezkeela uste du fiskalak, tartean iruzurra eta bidegabeko jabetzea.

Fiskaltzaren ustez, gainera, Nafarroako Kutxaren kudeaketa ikertu egin beharra dago, erakundearen balioa % 44 murrizteko kausak argitzeko.

Ikerketak irregulartasunak izan zirela baieztatuko balu, auzia Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren esku utziko lukete, eta horrek, seguru aski, Auzitegi Nazionalera bideratuko luke, Bankiarekin egin bezala.

Albisteak (2)