Itxi

Elkarrizketa

Ares: 'Jaurlaritzari dagokio Aurrekontuetarako babesa lortzea'

Erredakzioa

PSE-EEren legebiltzarkideak gogorarazi duenez, "EAJk gutxiengoan agintzeko hautua egin zuen" eta orain "oposizioari eman nahi dio aurrekontuak onartzearen ardura".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburu ohi eta PSE-EEren legebiltzarkideak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren "ardura" dela Aurrekontuak onartzeko "beharrezko babesa lortzea" eta gogor kritikatu du "ardura oposizioari emateko egiten ari den agalegina".

Aresek Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean gogora ekarri duenez, "EAJk gutxiengoan agintzeko hautua egin zuen" eta orain "arduragabea da eta alferrikakoa da Aurrekontuak onartzearen ardura oposizioari emateko egiten ari den kanpaina".

Buruzagi sozialistaren arabera, "argigarria da Euskadi larrialdi nazional egoeran zegoela salatu zuenak, Aurrekontuak edukitzea premiazkoa zela esaten zuenak, orain denbora galtzea", Jaurlaritzak aurrekontuen proiektua martxoaren 12an aurkezteko hartutako erabakiari erreferentzia eginez.

Legebiltzarkide sozialistak azaldu duenez, PSE-EEren Jaurlaritzak "ahal bezain laster Aurrekontuak izateko" aurreratu zituen hauteskundeak. Hori dela eta, "ulertezina da martxora arte aurrekontu proiekturik ez izatea".

Aurrekontuen inguruko negoziazioei eta balizko babesei dagokienez, Aresek berretsi du "hitz egiteko prest" daudela, baina "edukiaz" hitz egin nahi dutela.

Albisteak (3)

Bideoak (1)