Justizia ministroa
Gallardon: 'ETA desegin arren, presoek ez dute aringarririk izango'
Erredakzioa
Bestalde, ministroaren hitzetan, "Artur Masek sezesioarekin aurrera jarritzen badu, Gobernuak legea alde duela erantzungo dio".
Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroaren arabera, "ETA desegiten bada ere, presoek ez dute inolako aringarririk izango". Gallardonek La Razon egunkariari egin dizkio adierazpenok.
Bestalde, eta Kataluniari dagokionez, Artur Mas Generalitateko presidenteak "sezesioaren kontuarekin" aurrera jarraitzen badu Gobernuak "legea alde duela" erantzungo diola azpimarratu du Gallardonek.
Halaber, Justizia ministroaren ustez, "federalismoak ez du lekurik Espainian, eta Konstituzioa erabat baliagarria da beharrizan larrienei ere erantzun egokia emateko".