Itxi

Barcenas auzia

Rajoy, PPn eskupeko soldatak egon ote diren galdetuta: 'Bai, zera!'

Erredakzioa

Alderdian irregulartasunak atzemanez gero, neurriak hartzeko kikilduko ez dela ziurtatu du Rajoyk.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak ukatu egin du alderdian eskupeko soldatak egon izana, eta "Barcenas auziko" azken adierazpenen harira kazetariek eskupekoak egon ote diren galdetuta, "bai, zera!", erantzun du PPren Herriarteko Batzordean.

Barcenasek Suitzako kontuan dirutza izan zuela argitaratu eta lau egunera, alderdian irregulartasunak atzemanez gero, neurriak hartzeko kikilduko ez dela ziurtatu du Rajoyk, "PP nire ardura delako".

Gobernuko presidenteak politikariek egiten duten lan "zintzoa" aldarrikatu du eta "ez da onargarria politikan dena zikina dela esatea".

"PPren azken hiru idazkari orokorrek alderdiko kontuak legearen barne daudela ziurtatu dute, eta hiru politikari hauek ibilbide zintzoa dute, gu guztion bermerako", goraipatu du, eta auzia "auzitegietan" dagoela ekarri du gogora.

Albisteak (3)

Bideoak (1)