Itxi

Barcenas auzia

Cospedal: 'Norbaitek diru beltzean kobratu badu, froga dezala'

Erredakzioa

PPko idazkari nagusiak ukatu egin du Mariano Rajoyk diru beltzean kobratu izana.

Maria Dolores de Cospedal. EFE

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak ukatu egin du alderdi barruan pizgarriak diru beltzean eman izana, eta norbaitek irregulartasunak frogatzeko agiririk badu, "erakusteko" eta hori "benetakoa dela frogatzeko" deia egin du.

Ser irrati katean egindako elkarrizketa batean, Cospedalek ukatu egin du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko eta PPko presidenteak diru beltzean kobratu izana. Gobernuko eta alderdiaren zuzendaritzako gainerako kideek hala kobratu duten galdetuta, "nik dakidala, ez", erantzun du.

Cospedalek iradoki duenez, Rajoyk berak azalduko du, alderdiko Batzorde Nazionalak gaur egingo duen bileran, zein izango den PP barruan ikerketa abiatzeko formula.

Bestalde, 'Barcenas auziak' alderdian "zatiketak" ekarri izana ukatu du, eta PPren diruzain ohiak Suitzan zituen 22 milioi euroek alderdiarekin zerikusirik ez zutela nabarmendu nahi izan du. "Hori bai, lasai esan dezaket", gaineratu du.

Albisteak (3)