Itxi

Uriarte, ''etsita''

Hezkuntza erreforma auzitegietara eramatea baztertu du Uriartek

Erredakzioa

"Ministroak aurreproiektua itxita dagoela eta Parlamentura eramatea soilik falta dela esan digu", azaldu du Uriarte sailburuak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Linguistika eta Kultura sailburuak bere "etsipena" agertu du Jose Ignacio Wert Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroarekin izandako batzarraren ostean.

Astelehen honetan egindako batzarrean, bi aldeek Hezkuntza Kalitatearen Hobekuntzarako Legearen (HKHL) inguruan jarrerak hurbitzea izan dute helburu.

"Gure ideia abenduan hasi genuen bi aldeko harreman honi berriz ere ekitea zen, baina desilusionagarria izan da", ziurtatu die Uriartek ministerioaren egoitzan zeuden hedabideei.

Aurreproiektuan lanean jarraitzeko asmoz, Iñigo Urkulluren Gobernuaren sailburuak "utziezinezko oinarriak" zeintzuk diren azaldu dio Werti. "Batzarrean errespetuz aritu gara, baina desilusionagarria izan da", onartu du Uriartek.

Errespetua euskarari eta eskumenei

"Ministroak aurreproiektua itxita dagoela eta Parlamentura eramatea soilik falta dela esan digu", azaldu du. Dena den, auzia bide judizialetik eramango ez dutela ziurtatu du Uriartek, "bi aldeko negoziazio itxita dago dagoeneko, baina talde parlamentariekin negoziatzen saiatuko gara", argitu du.

Radio Euskadin eginiko adierazpenetan, negoziazio hori bi printzipiotan oinarritzea espero du, "batetik, euskararen estatusaren errespetuan, eta, bestetik, Eusko jaurlaritzak Hezkuntzaren arloan dituen eskumenen errespetuan", gaineratu du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)