Itxi

Urkullurekin batzarra

Arabak 'zergen igoera neurriduna' babestea eskaini dio Urkulluri

Erredakzioa

De Andres lehendakariarekin batzartu den lehenengo Ahaldun Nagusia izan da. Garitanorekin asteazken honetan ere batzartuko da, eta Bilbaorekin, berriz, astelehenean.

Urkullu De Andresekin. Argazkia: efe

Javier De Andres (PP) Arabako Ahaldun Nagusiak zergen igoera "neurriduna" babesteko eskaintza egin dio, horrek Iñigo Urkullu lehendakariari neurri horrekin beharrezko zerbitzu publikoak babesteko balio badu. Gainera, justifikaezinak diren gastuekin bukatzeko eskatu dio Urkulluri, eta Jaurlaritzak atzerrian dituen delegazioak jarri ditu adibidetzat.

De Andres lehendakariarekin batzartu den lehenengo Ahaldun Nagusia izan da. Garitanorekin (Bildu) asteazken honetan ere batzartuko da, eta Bilbaorekin (EAJ), berriz, astelehenean.

Zerbitzu publikoen mantenimedua

"Oinarrizko zerbitzu publikoak mantentzeko" ahaleginetan, Arabako Ahaldun Nagusiak zergen igoera neurridun bat babesteko eskaintza egin dio Urkulluri.

Dena den, justifikaezinak diren gastuekin bukatzeko eskatu dio Urkulluri, Jaurlaritzak atzerrian dituen delegazioen kasua aipatuz. Gainera, EAEn enpresa berriak sortzeko legedia "liberalizatzeko" beharra erakutsi dio.

Albisteak (2)